euskaraespañol

Erakusketa Erakusketa

Arte Ederretako ikasle eta irakasleek Kalifornian erakutsiko dituzten lanak aurkeztuko dituzte

Noiz eta non

Noiztik: 2014/09/19 Noiz arte: 2014/09/30, 08:00 - 00:00

Kokapena

Chillida erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, irailak 19, 8:00etatik aurrera Bizkaia Aretoko Chillida gelan (Abandoibarra, 3. Bilbo) California esposizioa ikusi ahal izango da. Arte Ederren Fakultateko 10 ikaslek eta irakaslek, Julen Agirre, Lorea Alfaro, Iranzu Antona, Lehior Bilbao, Usoa Fullaondo, Jorge Nuñez, Jon Otamendi, Damaris Pan, Unai Requejo eta Olatz Vilariño, artelan desberdinak erakutsiko dituzte: pinturak, eskulturak, bideoak, argazkiak eta instalazioak. Erakusketaren komisarioa Usoa Fullaondo izango da. Sarrera librea.

Irailaren 30era arte luzatuko den esposizio hori California deitzen da. Izen horren arrazoia da, arestian aipatutako 10 lagun horiek artelanak erakustera San Diegora, Kaliforniako Unibertsitatera, joango direlako abenduaren 6an.

Ekimen hori UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko eta San Diegoko Kaliforniako Unibertsitateko elkarlanaren arteko fruitua da; eta, hala, AEBko ikastegiko 12 ikasleren artelanak ekarri zituen elkarkidetzak Bilbora iragan abuztuaren 29an, Box has six sides erakusketara, hain zuzen.