euskaraespañol

Dantzaldi Ibiltariaren zazpigarren denboraldiaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2014/09/22 Noiz arte: 2014/12/01, 11:00 - 12:30

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Astelehenean, irailak 22, 11:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), VII Dantzaldi Ibiltaria aurkezteko prentsaurrekoa egingo da. AIKO Taldeak antolatzen duen ekimenak dantza tradizionala sustatzea du helburu. Denboraldi honen berrikuntza nagusia izango da UPV/EHUren kideentzat antolatutako aktibitateak.

Prentsaurrekoan izango dira:

  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Gurutze Ezkurdia, UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendaria
  • Gorka Martínez, BBK Fundazioko zuzendaria
  • Sabin Bikandi, Aiko Taldeko kidea
  • Larraitz Artetxe, Aiko Taldeko kidea