euskaraespañol

"Bizi-bizirik dago itsasadarra", hitzaldia eta mahai-ingurua José Ignacio Saiz zoologiako katedradunarekin

Noiz eta non

Noiztik: 2014/09/24 Noiz arte: 2014/12/01, 19:00 - 12:14

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, irailak 24, 19:00etan, AlhondigaBilboko Bastida (-2 solairua) gelan  (Arrikibar Plaza, 4. Bilbao), José Ignacio Salinas, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko zoologiako katedradunak, Bizi-bizirik dago itsasadarra izeneko eztabaida eta mahai-ingurua eskainiko du.

Munduko estuario oso gutxik izan dute Nerbioko itsasadarrak izandako hobekuntza biologikoa. Ikuspegi biologikotik, itsasadarraren berezitasuna bizirik gabeko mundu batetik bizi-bizirik dagoenera aldatzea izan da. Hiritar asko hurbiltzen da haren ertzera hegaztiak, arrainak eta birsortze horren beste adierazle gero eta gehiago ikustera. Hitzaldian ekosistemen kalitate biologikoa neurtzeko bertako faunaren berezko balioa nabarmenduko da.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

OHARRA: Sarrerak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.

Kultura Zientifikoko Katedraren azken berriak ezagutu daitezke haren blogean eta Facebookeko orrian.