euskaraespañol

"Invisible Express" ikus-entzunezko lehiaketan izena emateko epea irekita dago

UPV/EHUko edozein ikaslek aurkeztu ahal ditu giza-eskubideen urraketak jorratzen dituzten obrak

Lehenengo argitaratze data: 2014/09/26

Irudia

Igandean, urriaren 5ean, Lankidetza eta Garapenerako Bulegoak eta Kultura, Communication y Desarrollo  GKE-ak antolatutako Invisible Espress lehiaketan parte hartzeko epea amaituko da. Txapelketan, unibertsitateko edozein ikaslek  film laburrak aurkeztu ahalko ditu, banaka nahiz taldeka.  "Film Sozialak" Nazioarteko Zinema Ikusezina Jaialdiaren harira egin da ekitaldia, zeinak urriak 6 eta 13 bitartean  VI. Edizioa ospatuko duen Bilbon.

"Invisible Express" lehiaketak, bigarren edizio honetan,  lan irabazleari 1.000 euro emango dizkio, eta Publikoaren Saria eramaten duenak  500 euro jasoko ditu.  Unibertsitate komunitatearen baitan ikus-entzunezko tresnen erabilera bultzatzea du helburu lehiaketak, balore positiboak eta solidarioak transmititzeko. Ildo beretik lan egiten du "Film Sozialak" jaialdiak. Giza-eskubideen urraketak erakusten dituzten  lan audiobisual independenteak ezagutzera ematea du xede, zeren eta, oro har, inor ez da obra horietaz arduratzen.

Sariketan parte hartu nahi duten ikasleek izena eman ahal dute web-helbide honetan.