euskaraespañol

Puntako zientzialarien eta Bigarren Hezkuntzako 200 ikasleren arteko topaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/02 Noiz arte: 2014/12/01, 10:00 - 09:33

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, urriaren 2an, 10.00etan, Gran Via-ko BBK Aretoan, Bilbon, top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketa izango da, Gorka Martinez BBK Gizarte Ekintzaren zuzendaria anfitrioi dela. Aurkezpena Itziar Alkorta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordearen eskutik izango da.

Bigarren Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak Claude Cohen-Tannoudji eta Juan Ignacio Cirac zientzialariekin elkartuko dira. Pedro Miguel Etxenike UPV/EHUko katedradunak eta DIPCko presidenteak moderatzaile-lanak egingo ditu. Claude Cohen-Tannoudji-k Fisikako Nobel Saria (1997) jaso zuen, laser izpiekin atomoak hozteko eta harrapatzeko metodoak garatzeagatik. Juan Ignacio Cirac aldiz, Asturiasko Printzea Saria (2006) eta Optika Kuantikoko Max Planck Institutuko zuzendaria (Garching, Alemania) da.

Aurreko urteetako bidea jarraituz, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketaren VI. edizioa antolatu du. Topaketa honetan, ikertzaileek zientziarekiko eta ikerketarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzungo dizkiete ikasleei. Helburu nagusia da Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioa bultzatzea eta zientziaren edertasuna eta garrantzia helaraztea.

top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketaren VI. edizioaren informazio guztia www.topadipc.eu webgunean kontsulta daiteke. Webgune honetan bertan Topaketak streaming bidez jarraitzeko aukera izango da