euskaraespañol

Kongresua Kongresua

The American Literary West Nazioarteko III. Biltzarra

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/08 Noiz arte: 2014/10/10, 08:30 - 09:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Areto Nagusia izango da 'The American Literary West' Nazioarteko III. Biltzarraren egoitza urriaren 8tik 10era bitartean. Topaketa horretan, besteak beste, "muga" terminoaren esanahi, inplikazio eta konnotazio ezberdinak aztertuko dira Ipar Amerikako Mendebaldearekin lotuta erabiltzen denean. Nazioarteko hizlari ospetsuek parte hartuko dute.

'The American Literary West' (Ipar Amerikako Mendebalde literarioa) Nazioarteko Biltzarraren hirugarren edizioa UPV/EHUko REWEST (Research in Western American Literature) ikerketa-taldeak antolatu du. Horren xedea da Ipar Amerikako Mendebaldeko literatura zientzia-komunitatean sortzen ari den gero eta interes handiagoa finkatzea eta literatura honi eragiten dioten aurreiritzi tradizionalekin amaitzen laguntzea. Izan ere, literatura hori nagusiki "western formula" deritzenekin identifikatzen da (kutsu popularra duten nobelak, mugaldeko mitologiaren estereotipo klasiko ugariz beteak), eta hori ez da zuzena.

Informazio gehigarria