euskaraespañol

Hasi egingo da KulturCampus programazioa

Erakusketak, musika, zinema eta teatroa dira UPV/EHUren Arabako campusaren kultur jardueraren osagaiak urteko azken hiruhileko honetarako

Lehenengo argitaratze data: 2014/10/14

Cartel KulturCampus

UPV/EHUren Arabako campusak abian jarri du bertako KulturCampus programaren barruan antolatutako kultur jarduerak. Kontzertuak, zinema, teatroa eta erakusketak izango dira, Arabako campuseko errektoreordetzak urteko azken hiruhileko honetarako osatutako programazioaren ardatzak.

Ostiral honetara arte, urriak 17, unibertsitate pabilioiak Aspace-Arabaren 25. urteurrenaren kariaz antolatutako erakusketa hartuko du. "Erakusketa honen bitartez, gure historiaren berri eman nahi dugu, zer garen eta zer izan nahi dugun; erakusketaren bitartez, bizi izan ditugun hainbat eta hainbat momentu gogoratuko ditugu. Izan ere, horri esker gara garena", diote erakusketaren antolatzaileek.

Astelehenetik, urriaren 20tik aurrera, eta azaroaren 14 arte, RumblE!! Komikia eta Ilustrazioa aldizkariaren bost urteen inguruko erakusketa ibiltari eta atzera begirakoak hartuko du lekukoa, UPV/EHUko ikasleen kontseiluaren laguntzari esker editaturik. Urteotan, RumblE!! aldizkaria eskola, plataforma eta komunikazio bide izan da unibertsitateko ikasle asko eta askorentzat. Pabilioiko irekiera ordutegia da 8.30etatik 20.30etarakoa da astelehenetik ostiralera.

Arabako campuseko kultur hedakuntzarako zerbitzuak, 'KulturCampus' programaren bidez kultur jardueraren garapena sustatu nahi du, kultur eskaintza zabal eta garaikoa, campuseko jarduera akademiko kulturala osatuko duena, askotariko tailer eta kultur ikasgelen eskaintza egin eta, halakorik eskatuko balitzaio, bestelakoak gauzatu ahal izateko zerbitzuak ere eskainiz. Beste alde batetik, campus honetako ikastegi, kolektibo eta kideei subentzioak banatzeko eginkizuna antolatu, koordinatu eta kontrolatzen du, kultu jarduerak eta akademiaz kanpokoak antolatuko badira.