| English
-
Eva Ferreira: «Euskal Herriko Unibertsitatea gure herriaren gizartea eta lurraldea egituratzen duen eragile bat da»
-
Adrián Bozal-Leorri UPV/EHUko doktorea, AgroBank Katedra Saria Tesi Onenari
-
Hastear da 2023-2024 ikasturtea UPV/EHUn, 46.000 ikaslerekin eta eskaintza akademiko zabal batekin
-
Berritu ala hil: garunaren birziklatze sistema trabatzen denean
-
Anetoko glaziarraren izotz galera hirukoiztu egin da 2022ko bero boladaren ondorioz
UPV/EHUk eta Bizkaia Ulertuz elkarteak 2014ko Bilboko I. Musika Jaialdi Irisgarria antolatuko dute
Lehiatuko diren abestien bideoak aurkezteko epea ireki da. Kantak azpitituludunak eta zeinu hizkuntzan interpretatuak izan behar dira
Lehenengo argitaratze data: 2014/10/14

Urriaren 31ra arte dago irekita Bilboko I. Musika Jaialdi Irisgarrian lehiatuko diren abestien bideoak aurkezteko epea. Ulertuz Bizkaiko Haur Gorren Familia eta Lagunen Elkarteak eta UPV/EHUk antolatu dute jaialdia. Helburua da musika talde berriak sustatzea eta entzuteko ezgaitasuna duten pertsonak mota honetako kultura adierazpenekin harremanetan jartzea. Horregatik, aurkeztuko diren abestien bideo guztiek azpitituluak izan beharko dituzte eta zeinu hizkuntzan interpretatuta egon beharko dute. Aukeratutako taldeek parte hartuko dute jaialdian, azaroaren 21ean, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra3, Bilbo).
Aurkeztuko diren abesti guztiak Musika Jaialdi Irisgarriaren Facebook orrialdean ipiniko dira (https://www.facebook.com/FestivalDeMusicaAccesibleDeBilbao?ref=hl) eta jendeak gehien gustatzen zaiona aukeratu ahal izango du, "Atsegin dut" sakatuta. "Atsegin dut" gehien lortzen dituen bideoa zuzenean finalera igaroko da. Beste 4 finalistak epaimahai batek aukeratuko ditu.
Azaroaren 21ean, Bizkaia Aretoan, 5 bandek eta zeinu hizkuntzako interpreteek zuzenean joko dituzte aurkeztutako abestia eta beste abesti bat (jatorrizkoa edo bertsioa izan daiteke). Publikoak gehien gustatu zaion taldea eta zeinu hizkuntzako interpretea botatu beharko ditu, bakoitza bere aldetik; Publikoaren eta epaimahaiaren botoek balio bera izango dute. Jaialdiaren amaieran jakinaraziko dira irabazleak.
Finalistentzako sariak dira dirua eta emanaldiak, bandei dagokienez, eta kontsolak eta tabletak zeinu hizkuntzako interpreteentzat.
Informazio gehiago:
www.ulertuz.org eta www.ikasleak.ehu.es/p202-shdischm/eu/
festivaldemusicaaccesible@ulertuz.org