euskaraespañol

UPV/EHUko Arte Ederretako ikasleek beraien lanekin parte hartuko dute Bilbao Art District-en

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/17 Noiz arte: 2014/11/26, 18:00 - 16:09

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, urriak 17, 18:00etan, Gran Vía López de Haro kalean, 25, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jaruregiaren aurrean, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen gune alternatiboa eta ibiltaria den INPROJECT irekiko da, non egindako lanak erakutsiko dituzten. Ostiralean, baitan, 19:00etan eta larunbatean, hilak 18, 18:00etan, Deustoko zubiko etxolan, Dj Yuju! artistak bi kontzertu isil eskainiko ditu. Ekimen horrek balio izango du Unai Requejoren 'Metala Borrokan' instalazioa zabaltzeko. Aktibitate horiek guztiak Bilbao Art District-ek antolatutako aurtengo Galerien denboraldian baitan sartzen dira.

Erakusketak egiteko gune ibiltaria INPROJECTda. Instalazioa itsasoko salgaiak garraiatzeko kontainer batean egongo da. Kontainerra Aurtenetxea Containers, S.A. enpresak eman du. Arte Ederren Fakultatean ikasten zuten artistek eta ikaslek haien lana erakusteko aukera emango du plataforma horrek; eta grabatuak, diseinu grafikoak, margoak, argazkiak eta ilustrazioak ikus daitezke. NEXO 42 junior enpresak ere laguntzen du proiektuan. Artista partaideak izango dira: Sebastián Toledo, Mikel Ruiz, Rosa Casposo, Aitor La Fuente, Diego Pérez, Esther Sáez, Urtzi Urkixo, Jonathan Escapan, Antolí Brasckoff, Igor Apugicio. Colectivo Armar, Raquel Gómez, María Muriedas, Ruben Pino, Esther Sáez, Jon Ander García, Cristina Arregui, eta Iñaki Saez.

INPROJECTen ordutegia

  • Ostiralean, urriak 17
    • Arratsaldean: 18:00-22:00
  • Asteburuan, urriak 18 eta 19
    • Goizean: 10:00-14:00
    • Arratsaldean: 17:00-20:00

KONTZERTU ISILAK. Ostiralean, urriak 17, arratsaldeko 19:00etan; eta larunbatean, hilak 18, arratsaldeko 18:00etan, Deustoko zubiko etxolan bi kontzertu isilak eskainiko ditu Dj Yulu! artistak. Musika izango da, baina kalean zaratarik, ez. Parte hartzeko eta kontzertuak entzuteko FM irratirik eta entzungailurik besterik ez da behar izango. Beste entzuteko modu batean  izango da, hots atera gabe. Emanaldi horien bidez, Unai Requejok etxolan berean aurkeztuko duen instalazioa irekiko da.

METALA BORROKAN. Erakusketa azaroaren 12ra arte zabalduta egongo da eta Deustuko zubiko etxolen interbertzio artistikoen bat da. Lan horretan, Unai Requejok "Metala" eta "Borrokan" hitzekin jolasten ditu --metal banda baten logoa balitz bezala--, baita labe garaietako metalen galden, suaren eta altzairuaren  koloreekin eta irudiekin ere.