euskaraespañol

Diplomak banatzeko ekitaldia Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzako unibertsitate eskolan

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/30 Noiz arte: 2014/11/25, 19:00 - 12:15

Kokapena

Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunean, urriak 30, 19.00etan, Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzako U.E.ko ekitaldi aretoan diplomak banatuko zaizkie 2013/14 ikasturtean ikasketak ikastegi honetan amaitu dituzten ikasleei. Era berean, saria ere emanen zaio titulazio bakoitzean den espedienterik onenari eta aitortze egingo zaio Michelin España Portugal, S.A. enpresari, ikasleentzako borondatezko praktiketan izan duen lankidetzarengatik.

Ekitaldiaren buru Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea izango da, Javier de Andrés Arabako diputatu nagusiarekin, Javier Maroto, Vitoria/Gasteizko alkatearekin, eta Javier Sancho eskolako zuzendariarekin batera.