euskaraespañol

Jardunaldia Jardunaldia

INIZIA 2014 jardunaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/03 Noiz arte: 2014/11/12, 15:30 - 15:30

Kokapena

Lascaray Ikergunea
Miguel Unamuno 3. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Lascaray Ikerguneak INIZIA 2014 jardunaldiak antolatu ditu azarorako, gune bereko bideo-hitzaldietarako aretoan egingo direnak.

Azaroaren 3 eta 5ean, 'Negozio ereduen sorrera' izango da jardunaldiaren helburua, ekintzaileen ekimena eta enpresaren kultura sustatu, proiektuen gestio proaktiboari loturiko gaitasunak garatu, banaka nola, talde baten barruan, lankidetzan lan egiteko gaitasuna bultzatu eta ekonomiaren funtzionamenduari eta, enpresa edo antolakuntza guztiek oro aurrez aurre izaten dituen aukera eta erronken inguruko jakintza zabaltzeko asmoz.

Azaroaren 10 eta 12an, 'Ekimena eta berrikuntzarako hazkuntza' da aurreikusitako gaia, ekimenerako aukerak aintzat hartu eta beroriek gauzatzeko bideak bereizten ikasteko, bai eta estrategia egokiak osatu, jakinarazi eta lehenesteko gaitasuna garatzeko ere.

INIZIA 2014 jardunaldi hauek unibertsitate titulazioetako ikasleak eta unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak dituzte jasotzaile.