euskaraespañol

"Bilboko Udal Etxebizitzak Gazte Solidarioentzat" programaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/31 Noiz arte: 2014/11/25, 11:00 - 12:02

Deskribapena

Ostiralean, urriak 31, 11:00etan, Otxarkoagako Udaltegia (Pau Casals etorbidea, 19. Bilbo) Udal Etxebizitzak erakundeak, "Bilboko Udal Etxebizitzak Gazte Solidarioentzat" programa aurkeztuko du. UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko 55 ikaslek hartuko dute parte ekimen horretan 2014-2015 ikasturtean. Helburua, udal etxebizitzak partekatutako alokairu erregimenean ematea da, prezio sinbolikoan. Horren truke, ikasleek erkidegoko egitasmoetan hartu beharko dute parte Otxarkoagan eta Bilbo Zaharrean. Aurkezpenean, gazteek gizarte lana aurrera eramango duten elkarteetako arduradunek hartuko dute parte, eta lan horren nondik norakoa azalduko dute. Ondoren, Otxarkoagan dagoen etxebizitzetako bat bisitatuko da.

Partaideak:

  • Eduardo Maiz, Gizarte Ekintza eta Etxebizitza zinegotzia eta Udal Etxebizitzak  erakundeko presidentea
  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHU-ko erretoreordea
  • Álvaro de la Rica, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harreman eta Ikasle erretoreordea
  • Isabel Garcés, Udal Etxebizitzak Erakundeko Zuzendari Nagusia
  • Aitor Ipiña, Bizitegiko gerentea
  • Alvaro Pérez, Tendel Elkarteko koordinatzailea