euskaraespañol

Kongresua Kongresua

Penintsulako iparreko arkeologiari buruzko VI. nazioarteko kongresua

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/06 Noiz arte: 2014/11/24, 08:00 - 13:56

Kokapena

Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Azaroaren 6 eta 7an, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateak Penintsulako iparreko arkeologiari buruzko VI. nazioarteko kongresua hartuko du, oraingo honetan Paleodemografia, patologia eta gizarte desberdintasuna Erdi Aroko Iberiar Penintsulan izeneko gaia hartuta.

Azken hamarkadetan tokiko zein eskualde mailako azterketa ugari egin dira penintsulako iparraldeko Erdi Aroko populazioen inguruan, nahiz orain arte ez dugun oinarrizko alderdiei buruzko sintesirik ere demografia, paleopatologiak eta, oro har, aro horretako bizimoduak bezalako gaien inguruan. Elkarretaratzen honen helburu nagusia da arlo hauetan aritzen diren espezialista nagusietako batzuk biltzea, egindako bidea kritikoki balioetsi eta etorkizunerako lan ildo berriak iradokitzearren.