euskaraespañol

Inaugurazioa Inaugurazioa

Zientzia Astearen inaugurazioa Vitoria/Gasteizen

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/06 Noiz arte: 2014/11/24, 17:00 - 14:48

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 6 dituela, 17.00etan, Vitoria/Gasteizko Foruen plazan kokatutako karpan inauguratuko da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Zientzia Astea arabar hiriburuan. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzako XIV. Asteak hainbat jarduera izango du, oraingo honetan antolatu diren 13 standetan garatzeko, besteak beste, 8 tailer, 6 txango, hitzaldi bat eta ikuskizun zientifiko bat.

Karparen jendaurreko irekiera ordutegia 9.30etan hasi eta 14.00etan itxi eta 15.30etan ireki eta 20.00ak artekoa da, larunbatean 10.00etatik 14.30etara eta 16.00etatik 20.00etara izanik. Sarrera libre eta dohainekoa da.

Inaugurazio ekitaldian egongo dira Javier Garaizar UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea, Javier Alonso, euskal gobernuaren unibertsitateetarako zuzendaria, Blanca Lacunza Arabako foru diputazioaren ekonomi sustapenerako zuzendaria, Leticia Comerón, Vitoria/Gasteizko udaleko Espazio Publiko eta Informazio Teknologien arloko zinegotzia, Iñaki Largo UPV/EHUko ikerkuntzaren arloko errektoreordetzaren enpresarekiko harremanetarako zuzendaria, Blanca María Guerrero Arabako hezkuntza ordezkaria eta José Manuel Palacios euskal gobernuaren hezkuntza berrikuntzarako programen arduraduna.