euskaraespañol

Konferentzia Konferentzia

Emakumearen lagunik onena diamantea ote da?

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/06 Noiz arte: 2014/11/27, 19:30 - 19:30

Zikloa

"Emakumeek zientzia egiten dute" hitzaldi-sorta

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 6, 19:30ean Bidebarrietako Liburutegi Nagusian (Bidebarrieta kalea, 4. Bilbo) UPV/EHUko Irakasle Eskola eta Gizarte  Hezkuntzako irakasle eta geologo Lola Fernández Alonsok "Emakumeek zientzia egiten dute. 2014" hitzaldi-sorta irekiko du. Mintzaldia hau izango da: "De mujeres y piedras. Diamonds are a girl's best friend?"Marta Machok eta María Jesús Irabienek, UPV/EHUko irakasleek, antolatu dute hitzaldi-sorta hori, Bilboko Udalarekin batera. Azaroko ostegunetan egingo da eta helburu hau da: Emmy Noether, Felisa Martín Bravo, Dorotea Barnés edo Linda Buck emakumeen lana eta bizitza gogoratzea; azken finean, biologian, fisikan, geologian, matematikan eta kimikan emakumeek egindako ekarpenak aitortu.

Lola Fernándezek "De mujeres y piedras. Diamonds are a girl's best friend?" izenburupean hitzaldia eskainiko du. Harribitxiak harro erakusten dituzten emakumeen irudia oso arrunta da; aitzitik, pertsona gehienek ez dute erraz irudikatzen emakume bakarti bat landan mailu batekin harriak jotzen; nahiz eta haiek ere lurraren iraganaz, orainaldiaz eta etorkizunaz erantzunak bilatzen aritu diren, hots, Geologia egiten.

"Emakumeek zientzia egiten dute" hitzaldi-sortak egun hauetan jarraituko du:

  • Ostegunean, azaroak 13, "Emmy Noether y el concepto de Simetría". Pilar Bayer Isant Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Aljebrako katedraduna.
  • Ostegunean, azaroak 20, "Redes internacionales de apoyo a las mujeres de ciencias a principios del siglo XX. Dos casos singulares: Felisa Martín Bravo (física) eta Dorotea Barnés González (química)". Carmen Magallón Fisikan doktorea. Zaragozako Unibertsitateko Emakumeen Ikasketen Diziplina askotako Mintegikoa
  • Ostegunean, azaroak 27, "Linda D.B. Buck. Sobre perfumes, olores y hedores". Susana Eva Martínez, Biokimikan eta Biologia Molekularrean doktorea eta antzezlea. Instituto de Ciencia y Teatro (InCiTe) institutuaren sortzailea eta zuzendaria