euskaraespañol

Farmazia Fakultateko ikasleen graduazioa

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/07 Noiz arte: 2014/12/22, 18:00 - 08:48

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostiralean, azaroak 7, 18.00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren fakultateko ikasgela nagusian egingo da UPV/EHUko Farmazia fakultateko 2013-14 ikasturteko titulatuen graduazio ekitaldia. José Carlos Pérez Cobo, UPV/EHUko Fisiologia saileko irakaslea arituko da promozioaren aitabitxi moduan.

Ekitaldiaren buru Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea izango da eta lagun izango ditu Pedro Rivero Euskal Autonomi Erkidegoko farmazialarien kontseiluko presidentea, Carmen de Vega, Euskal Autonomi Erkidegoko elikagaien zientzia eta teknologiarako elkarteko idazkaria, Mª, Euskal Herriko dietista eta nutrizionisten elkargo ofizialeko presidentea, Daniel de Luis, Euskal Autonomi Erkidegoko ingurumen zientzialarien elkarteko idazkaria eta, hauez gain, Mailo Virto, UPV/EHUko Farmazia Fakultateko dekanoa eta José Mª Ezpeleta fakultateko idazkari akademikoa.