euskaraespañol

Bakartxo Aniz Aldasororen 'Natura Bizia/Naturaleza viva' izeneko argazki-erakusketa

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2014/11/05

www.bakartxoaniz.com

Azaroaren 7tik 27era, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian, fauna, flora eta paisaia ardatza duen 'Natura Bizia/Naturaleza Viva' izeneko argazki-erakusketa ikusgai izango da. Erakusketak Bakartxo Aniz Aldasorok azken urteotan eginiko lana azaltzen duten 33 irudi biltzen du.

Erakusketaren egilearen hitzetan "bihotz-bihotzetik, arima sakonetik isurtzen zait emozioa. Taupaden erritmoa azkartzen zait, gorputza gelditu… bost zentzumenek gaindi egiten didate, eta orduantxe, bizi-poz bihurtzen da arnasaldi bakoitza, eta bizia bera nire larruazaleko poro guztietatik isurtzen da berriro; orduantxe biziarekin, naturarekin, nire buruarekin bat egiten dut. Ibilaldi luzeak eta itxaronaldi bukaezinak, antzu antzekoak maiz; irudi soilaren, argi bereziaren bila egindako hamaika kilometroak; bero sapa edota barne-muinetarainoko hotz gorria… horiek guztiak nire biziari zentzua ematen diote. Erakusketa honek sorburu bera du: naturaren eta nire neure barne-muina".

 

Ordutegia: 09:00-20:30 (astelehena-ostirala) eta 09:30-13:30 (larunbata)

Sarrera librea.