euskaraespañol

Kongresua Kongresua

Gizarte Politikari buruzko XVIII. kongresua

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/13 Noiz arte: 2014/11/14, 09:00 - 13:45

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Azaroaren 13 eta 14an Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campusean garatuko da Gizarte Politikari buruzko XVIII. Kongresua, oraingo honetan 'Bazterketari aurre egiten dioten borroka, lana eta bitartekaritza esperientziak' izenburua hartuta. Kongresua UPV/EHUren Vitoria/Gasteizko Gizarte Langintzako U.E.k, IKUSBIDE ikasketa eta dokumentazio guneak, Salhaketa elkarteak eta Parte Hartuz Zientzia eta Teknologia Sareko Ikerketa Taldeak antolatutakoa da. Euskal Gobernuaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren, UPV/EHUko Ikerkuntzaren arloko errektoreordetzaren eta Vital Kutxaren laguntza du.

Aurtengo Kongresuan, gizarte ekimen kolektibo ezberdinek bazterketa modu anitzei aurre egiteko burutu duten borroka, lan eta bitartekaritza esperientziak aintzat hartuko ditugu: esplotatzea, pobrezia, sexismoa, xenofobia, migrazioa, espekulazioa, gaixotasun mentala, adikzioak, kriminalizazioa eta etxegabetasuna. Era honetan, Kongresuak, gaur egun luzapen zein intentsitatean areagotu diren bazterkeria prozesu eta ezberdintasunei aurre egiten dien erantzunen inguruan eztabaida zientifiko eta kritikoa bultzatu nahi du.