euskaraespañol

Zientzia eta Teknologia Fakultateak diplomak banatuko dizkie 2013-2014ko titulatuei

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/13 Noiz arte: 2014/12/22, 18:00 - 14:07

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 13, 18:00etan, UPV/EHUren Areto Nagusian (Sarriena auzoa z/g, Leioa), 2013-2014 promozioari dagozkion diplomak banatzeko ekitaldia egingo du. Ekitaldiak, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaia eta UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekano Esther Domínguez izango ditu buru.

Zientzia eta Teknologia Fakultateko XLII. promozioak 2013/2013 ikasturtean ikastegian eman diren bederatzi titulu zientifiko eta teknologikoetatik ateratako 366 tituludun berri barne hartzen ditu, hots, Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia, Fisika, Geologia, Ingeniaritza Elektronikoa, Ingeniaritza Kimikoa, Matematika eta Kimika.

Ekitaldian, 42. promozioko espediente akademikorik onenei ere saria emango zaie, aurten zehazki ondorengoei: Maialen Jauregi Etxeberria (Biologian lizentziatua), Oihan Pla Azanza (Biologian graduatua), Mario Garcia Grijalba (Biokimikan lizentziatua), Garazi Egiguren Urkola (Biokimika eta Biologia Molekularrean graduatua), Leire Dublang Irazabal (Bioteknologian graduatua), Patricia Riego Saavedra (Fisikan graduatua), Peru Bilbao Lasa (Geologian lizentziatua), Leire Egia Albizuri (Geologian graduatua), Libe Mori Carrascal (Ingeniaritza Elektronikoan graduatua), Emilie Coene Notebaert (Ingeniaritza Kimikoan lizentziatua), Maitane Gabilondo Nieto (Ingeniaritza Kimikoan graduatua), Josue Tonelli Cueto (Matematiketan lizentziatua), Alvaro Pampano Llarena (Matematiketan graduatua), Sandra Rodriguez Lopez (Kimikan lizentziatua) eta Jorge Pascual Mielgo (Kimikan graduatua).

Halaber, diplomak banatuko zaizkie 2012/2013 ikasturteko aparteko lizentziatura saria lortu dutenei, hain zuzen ere, ondorengoei: Gartxe Mentxaka Miranda (Biologian graduatua), Arkaitz Rodas Bilbao (Fisikan graduatua), Haizea Ziarrusta Intxaurtza (Kimikan lizentziatua) eta Imanol Gascue Zudaire (Ingeniaritza Kimikoa).

Manuel Tello UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko katedradunak hitzaldia eskainiko die titulatu berriei "La belleza de las piedras preciosas" izenburupean.

Ekitaldian parte hartuko dute Andrés Legarreta Unibasq-eko zuzendariak, Esther Domínguez UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoak, Itziar Alkorta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak, eta ekitaldiari amaiera emango dion Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak.

Enrike Azurzak zuzentzen duen UPV/EHUko Koruaren emanaldiarekin itxiko da ekitaldia.