euskaraespañol

Uniekintzaile IV. edizioko sariak banatzea

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/17 Noiz arte: 2014/12/23, 10:00 - 09:36

Kokapena

Bideokonferentzia gela - Lascaray Ikergunea
Miguel Unamuno 3. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Astelehenean, azaroak 17, 10:00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Lascaray Ikerguneko bideokonferentzia gelan, Uniekintzaile/Inizia sariak banatzea ekitaldia izango da. Javier Garaizar, UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea, eta Arantza Beitia, Arabako Campuseko Garapeneko zuzendaria, izango dira ekitaldiaren buru. Ekitaldian edizio honetan parte hartu duten lagunak egongo dira.

Deialdi honen helburuen artean, nabarmentzekoa da enpresa bilaka litezkeen proiektuak sustatzea, unibertsitateak enpresa berriak sortzeko duen berrikuntza potentziala aprobetxatzea edo arabar elikagai nekazaritzaren sektorearen barruko ekimenezko jarduna bultzatzea.

Bi sari egongo dira, lehenengoa, 4.000 eurotakoa eta bigarrena, 2.000 eurotakoa. Era berean, beste bi accesit emateko aukera ere egongo da, bakoitza 1.000 eurotakoa. Sariok prestakuntza eta zerbitzu jardueretan baliatu beharko dira, proiektuaren analisi eta garapena helburu hartuta (kanpoko prestakuntza, aholkularitza, maketa eta prototipoak egin …).