euskaraespañol

UPV/EHUko Letren Fakultatearen jarduerak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/20 Noiz arte: 2014/12/23, 09:30 - 13:41

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 20, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Letren fakultatean zenbait ekitaldi burutuko dira bertako jardun akademiko eta kulturalaren inguruan.

Alde batetik, Historia Garaikidea sailak antolatuta, 9.30etan hasita, fakultateko ikasgela nagusian, 'Emakumezkoen Mendea? berdintasuna, hiritartasuna eta feminismoa XX. Mendean' izeneko jardunaldia egingo da; Madrileko Unibertsitate Konplutentseko Elena Hernández eta Alacanteko Unibertsitateko Mónica Moreno irakasleek parte hartuz.

Beste alde batetik, Frantses Filologia sailak eta Bilboko Institut Français erakundeak 'Linda Lê frantziar vietnamdarrarekiko literatur solasaldia' antolatzen dute. Ekitaldi hau 11.00etan hasiko da Letren Fakultateko 0.13 ikasgelan.

Linda Lê oso gazte hasi zen idazten eta Wepler-Fondation La Poste saria jaso zuen 2010ean 'Cronos' eleberriarekin eta Renaudot-poche saria 2011an 'À l'enfant que je n'aurai pas (Nil)' idazlanarekin. Bere azken nobela, 'Lame de fond', Goncourt sarirako lau finalistetako bat izan da.

Hauez gain, Arabako campuseko Elurreta eraikineko gradu aretoan, 10.00etatik hasita, 'Historiaren lokarriak' izeneko III. jardunaldia egingo da, 'Israel - Palestina: jatorriengatiko auzia' gaia jorratuz. Jardunaldia UPV/EHUko Letren Fakultateko Historia Garaikidea eta Ikasketa Klasikoak sailek antolatu dute.