euskaraespañol

IDOM Sariak Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko ikaslerik onenen artean

Lehenengo argitaratze data: 2014/11/18

Irudia

Irabazleak Eskolako ikasturte eta titulazio guztietako 16 ikasle dira. Horietako bostek golardoa irabazia dute aurretik, horien artean Ander Rangilek, 9,67 punturekin kalifikaziorik handiena lortu eta bere mailako ikaslerik onena bihurtu baita Eskolan sartu zenez geroztik.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak eta Idom enpresak "Espedienterik onenentzako Idom Sariak" banatu dituzte golardo hauek babesten dituen euskal ingeniaritza-enpresako presidente Fernando Querejeta tarteko izan duen ekitaldi batean. Guztira, zortzi titulaziotako 16 ikaslek jaso dute saria, mendetik gorako historia duen ingeniaritza arloko zentro honetan izan duten aparteko errendimendu akademikoaren aitorpenez.

Saritutako espediente akademikoek 7,57 eta 9,67 puntu tarteko batez besteko kalifikazioak dituzte. Kalifikaziorik gorena (9,67 puntu) Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko hirugarren maila egiten ari den Ander Rangil Nietok lortu du. Aurreko bi ikasturteetan ere, Rangil bere promozioko ikaslerik onena izan da, eta horrenbestez, ondoz ondoko hirugarren urtez jasoko du golardo hau. Aurretik saria jasotakoak dira, halaber, Asier Erguido (Industria Antolakuntzako Ingeniaritza graduko laugarren mailakoa), Ainara Seco (Ingurumeneko Ingeniaritza graduko laugarren mailakoa), Jon Ander Fandiño (Telekomunikazio Teknikoko Ingeniaritza graduko bigarren mailakoa) eta Alvaro Gabilondo (gradu bereko hirugarren mailakoa).

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko espediente onenak IDOM Sariak

2013-14 ikasturteko sarituen zerrenda osoa (titulazioa, kurtsoa, ikaslea, emaitza):

  • Industria Teknologia Ingeniaritza Gradua
    • 1. Jon Lopez De Calle Cortazar 8,41
    • 2. Mikel Beretens Izquierdo 8,41
    • 3. Ander Rangil Nieto 9,67
    • 4. Ruben Perez Hidalgo 9,38
  • Industria Antolakuntza Ingeniaritza Gradua
    • 1. Jinghan Wang 7,59
    • 3. Ane Reyes Salazar  7,87
    • 4. Asier Erguido Ruiz 9,08
  • Ingurugiro Ingeniaritza Gradua
    • 4. Ainara Seco Cantero 8,65
  • Telekomunikazio Teknikoaren Ingeniaritza Gradua
    • 1.  Jaime Hidalgo Garcia 9,42
    • 2. Jon Ander Fandiño Lozano 9,11
    • 3.  Alvaro Gabilondo Garcia 8,14
    • 4. Ines Maria Ugalde Diaz 8,90
  • Industria Ingeniaritza
    • 5. Pablo Hernandez Becerro 7,98
  • Telekomunikazio Ingeniaritza
    • 5. Itxaso Parola Domingo 8,22
  • Kimika Ingeniaritza
    • 5.  Odei Cubillas Angulo 8,69
  • Materialen Ingeniaritza
    • 2. Alejandro Peña Villalba 7,57