euskaraespañol

'Alfabetización científica' erakusketa, zientziari buruzko 50 aipu ospetsu gogoeta egiteko

Diseinu hauek UPV/EHUren XIV. Zientzia Astearen irudia izan dira

Lehenengo argitaratze data: 2014/11/17

Irudia

Asteazkenean, azaroak 19, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroan, Donostian, "Alfabetatze zientifikoa" erakusketa inauguratuko da. Berrogeita hamar pieza tipografikoren bidez, zientziari buruzko 50 aipu ospetsu jasotzen ditu erakusketa honek. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko -Letraz- Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldeko kideak diren Eduardo Herrera, Leire Fernández eta María Pérez dira. Diseinu horiek, gainera, ospatu den UPV/EHUren XIV. Zientzia Astearen irudia izan dira.

Erakusketa azaroaren 19tik 25era, Carlos Santamaria Zentroaren sarreran egongo da ikusgai.

Egileek adierazi dutenez, "erakusketa honek ibilbide bisual bat proposatzen du zientziari, teknologiari eta berrikuntzari buruzko aipu ospetsuen hautaketa baten edukia argitzeko galdera bisualen labirinto batean barrena". "Nahita -gaineratu dute-, irudiaren bitartez, zientziaren berezko funtsari buruzko hausnarketa bat proposatu nahi dugu. Horretarako, jakin-mina pizteko, azalpen posibleak pentsatzeko, galderak egiteko, ikusten dugunaren kausak aurkitzen saiatzeko, zirrikituak argitzeko eta ezagutzak eskuratzeko prozesuaz gozarazi nahi dugu".

Erakusketa honetako aukeratuak izan diren aipu guztiak pertsonai garrantzitsuek esandakoak dira, hala nola, Albert Einstein, Stephen Hawking, Marie Curie, Pedro Miguel Etxenike, Isaac Asimov edo Steve Jobs-ek, besteak beste.

Ibiltaria da erakusketa eta, Araban eta Gipuzkoa ikusgai egon ostean, Bilboko Bizkaia Aretoan azaroaren 26tik abenduaren 12ra izango da.

UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak liburu/katalogo bat argitaratu du "Alfabetatze zientifikoa" erakusketaren edukiarekin. Bertan, 50 diseinu grafikoez gain, aipu bakoitza eta beraien autoreak testuinguruan jartzeko azalpenak ere erantsi dira.