euskaraespañol

CORTADA jaialdiaren XVIII. edizioaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/20 Noiz arte: 2015/01/07, 11:00 - 10:03

Kokapena

Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 20, 11.00etan, Vitoria/Gasteizko Arabako campuseko Unibertsitate Pabilioian aurkeztuko da prentsaurrekoan CORTADAren XVIII. edizioa. Film laburren jaialdia bueltan da Gasteizko zinematografiaren panoramara, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko errektoreordetzaren eskutik.

Aurkezpenean Kepa Sojo, UPV/EHUren Arabako Campuseko unibertsitate hedakuntzarako zuzendaria eta CORTADAko koordinatzailea egongo da eta, berarekin batera, Iñaki García Vitoria-Gasteizko udaleko kultur plangintza eta jaietarako zerbitzuko zinegotzia,Carmen Gutiérrez Arabako Foru Diputazioaren Euskara, Kultura eta Kirol zuzendaria, Enrique Uriarte, arabar diputazioaren kultur ekintzarako zerbitzuburua eta lehiaketara hautatutako zinemagile batzuk.