CORTADA jaialdiaren XVIII. edizioaren aurkezpena

CORTADA, 18 years old

Lehenengo argitaratze data: 2014/11/20

Kepa Sojo UPV/EHUren Arabako Campuseko unibertsitate hedakuntzarako zuzendaria eta CORTADAko koordinatzailea egongo da eta, berarekin batera, Iñaki García Vitoria/Gasteizko udaleko kultur plangintza eta jaietarako zerbitzuko zinegotzia,Carmen Gutiérrez Arabako Foru Diputazioaren Euskara, Kultura eta Kirol zuzendaria, Enrique Uriarte, arabar diputazioaren kultur ekintzarako zerbitzuburua eta lehiaketara hautatutako zinemagile batzuk, Iratxe eta Janire Bermejo, Jonatan Cruz, Sonia Estévez, Irantzu Lekue, Gregorio Muro, Iñigo Pérez Picazo edo Paul Urkijo bezala, aurkeztu egin da CORTADAren XVIII. edizioa. Film laburren jaialdia bueltan da Gasteizko zinematografiaren panoramara, azaroaren 24 eta 28 bitartean, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko errektoreordetzaren eskutik.

CORTADA ekimena badator, berriz ere, urteroko hitzordura, formatu txikiko estatuko zinema onenarekin. 18 urte bete ditu eta, ospatzeko modurik onena, zinema proiektatzea da, sorpresaz betetako aste bizi-bizi batean. 528 film labur jaso dira, azken edizioan baino 27 gehiago, eta aurten ere hautapen epaimahaiak lan gogorra egin behar izan du Vitoria/Gasteizen ikusiko diren filmak aukeratzeko. Izan ere, 71 lan besterik ez da hautatu, ikusleek eta lehiaketako epaimahaiak baloratzeko.

Lehiaketako ohiko sail finkatuez gain (FIKZIOA, ANIMAZIOA, DOKUMENTALA, GUREAK eta HEMENGOAK), aurten, berrikuntza gisa, unibertsitate ikasleek egindako film laburretarako erakusleiho berri bat ere izango dugu, bi azpisailetan banatuta: batetik, UNILABUR, edozein unibertsitatetan matrikulatutako estatuko film laburren egileentzako saila; bestetik, UPV/EHUko zinemagileak sustatzeko helburua duen EHULABUR Saila. Itxierako ekitaldi gisa FREAKY POWER GAUA ospatuko dugu, aurten ere sariketa modu informalean bukatzeko; euskal zinemari eskainitako saio bat ere izango da, ostegunean, azaroaren 27an, hain justu ere.