euskaraespañol

Jardunaldia Jardunaldia

Eraldatzen ari diren paisaiak eta arriskuko paisaiak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/26 Noiz arte: 2015/01/08, 12:00 - 08:37

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 26, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko ikasgela nagusian 12.00etan hasita, 'Paisajes en transformación y paisajes de riesgo' [Eraldatzen ari diren paisaiak eta arriskuko paisaiak] zientzi jardunaldia burutuko da, Orbange Ormaetxea eta Mª Cruz Porcal UPV/EHUren Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia saileko irakasleek antolaturik.

Jardunaldian, gai hauetan espainiar erreferente nagusienetako bi arituko dira hizlari. Lehenengo eta behin, José Fariña Tojo jaunak, Hirigintza eta Lurralde Antolakuntzako katedraduna Madrileko Unibertsitate Politeknikoan, 'Los paisajes en transformación' [Eraldatzen ari diren paisaiak] hitzaldia emango du. Bigarrenez, Jorge Olcina Cantos jaunak, Eskualde Analisi Geografikoko katedraduna, Alacanteko Unibertsitatean, 'Los paisajes de riesgo' [Arriskuko paisaiak] emango du.

Paisaiaren europar hitzarmenaren barruan, berebiziko interesa hartzen du jakintzaren difusioak eta gogoeta eta eztabaidarako eremuak sustatzeak, paisaia bezalako tematika konplexua jorratzeko elkarretaratze sozial eta politiko bilakatu delarik. Horiexek dira elkarretaratze honetan erdietsi gura diren funtsezko helburuak. Bertan izen aitortuko adituek hainbat gai jorratu eta aztertuko dute, besteak beste, paisaiak gertatzen ari diren eraldaketak, eraldaketon atzean diren prozesu nagusiak eta atzeman daitezkeen etorkizuneko joerak, bai eta, prozesu naturalekin batera nola ekintza antropikoari loturik datozen arriskuak ere; Gerora paisaian islatuko direlarik.