euskaraespañol

Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolak 2012/13 eta 2013/14ko diploma banaketa egingo du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/28 Noiz arte: 2015/01/08, 12:00 - 12:51

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean, azaroak 28, 12:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena, z/g, Leioa) Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako 2012/12 eta 2013/14 promozioak gradua emateko ekitaldia egingo da. Bi azken ikasturte horretan, guztira 600 lagun bukatu zituzten Gizarte Hezkuntza, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Musika Hezkuntza eta Atzerritar Hizkuntza ikasketak.

Ekitaldian, parte hartuko dute UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreorde Carmelo Garitaonandiak, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente Maite Alonso Aranak, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzako Zientzia Politikarako zuzendari Miren Begoña Urrutiak eta Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendari Gurutze Ezkurdiak.

Ekitaldian, omenaldia erretiroa hartu duen Eskolako irakasleei eta Unibertsitatean 30 urte egin dituztenei omenaldia egingo diete. Jarraian, diploma banaketa egin aurretik, Sari Berezien aktaren irakurketa egingo dute eta Julene Lapatza-gortazar Etxebarria ikasleen ordezkariak ere hitza hartuko du.

Leioako Musika Eskolako Koruaren emanaldiak emango diote amaiera ekitaldiari.