euskaraespañol

Javier Fernández Eraso irakasleak Enrique Eguren saria eskuratu du

Instituto Alavés de Arqueología/Arkeologiarako Arabar Institutuak arkeologiari buruzko ikerketak saritzen ditu

Lehenengo argitaratze data: 2014/11/28

Irudia

Araban arkeologiaren eremuan egiten den ikerkuntza nabarmentzeko asmoarekin, Instituto Alavés de Arqueología/Arkeologiarako Arabar Institutuak Enrique Eguren saria sortu zuen. Sari hori bi urtean behin ematen da, lurralde horretan XX. mendearen bigarren erdialdetik gaur egunera arte egin diren arkeologia-ikerketen balioak kontuan izanik.

Horrela, Arabako Arkeologiako Bibat Museoko hitzaldi aretoan egindako ekitaldi batean, lehenbiziko Enrique Eguren saria eman zitzaion Javier Fernández Eraso Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleari, egin duen lanagatik eta ikerkuntzan izan duen ibilbide oparoagatik. Haren ikerketei esker Arabako historiaurrean sakondu ahal izan da, batez ere Arabako hegoaldekoan, baita Euskal Herri osokoan ere. Argitalpenak ere kontuan hartu zaizkio: UPV/EHUn egiten dituen irakasle-lanei gehituta, bere ikerketen emaitzak plazaratzeko ardura duela erakusten dute.

Sari honek ohore izaera dauka. Bi urtean behin emango da eta Enrique Eguren arabar arkeologoaren (1888-1944) izena dauka, Araban egin zituen arkeologiako ikerketen oroimenez.