euskaraespañol

Funglodeko ordezkaritza batek UPV/EHU bisitatu du

Lehenengo argitaratze data: 2014/11/28

Irudia

Funglode-ko (Fundación Global Democracia y Desarrollo) ordezkaritza batek UPV/EHU bisitatu du gaur, azaroak 28. Funglodeko presidente eta Dominikar Errepublikako presidente ohi Leonel Fernández izan da ordezkaritzaren buru . Taldeari campus birtualaren aurkezpena egin zaio; ondoren, irakaskuntza eta ikerketarako hainbat instalazio ikusi ditu, eta Iñaki Goirizelaia errektore eta bere taldeko kide batzuekin bildu da.