euskaraespañol

Prezio berezia ikasleentzat Bilbao Basket-Estudiantes partidua ikusteko

Noiz eta non

2014/11/30 2014/11/30, 09:35 - 09:35

Deskribapena

12 euroren truke eskuratu ahal izango da sarrera bat, txartela erakutsita


Datorren igandean, azaroak 30, eguerdiko 12:00etan, Bilbao Basket eta Madrilgo Estudiantes taldeen arteko ACB ligako partidua jokatuko da Bilbao Arenan (Miribilla). Bilbao Basket taldeko zuzendaritzak egun hori Ikaslearen Eguna izendatu du, honako abantaila hauekin:

Deskontu garrantzitsua sarreraren prezioan, sarrera 12 €-tan ezarriz ikasle txartela aurkeztuta. Sarrera honako leku hauetan erosi ahal izango da:

  • Miribillako leihatiletan, partidua hasi baino ordubete lehenago.
  • Bilbao Basket Zonan, Henao kalea, 17 (Eskolapioen aurrean), astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.

Toki berezi bat gordeko da ikasleentzat pabilioian (314 eta 315 sektoreak).