euskaraespañol

Hitzaldia Hitzaldia

Julián Casanovaren Historia eta giza zientziak jorratzeko hitzaldia

Noiz eta non

2014/12/03 2014/12/03, 13:29 - 13:29

Deskribapena

Asteazkenean, abenduak 3, 9.30etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan, Julián Casanovak hitzaldia emango du 'Historia eta giza zientziak. Irakurketa kritikoa eta pentsamendu analitikoa' izenburuaz, UPV/EHUren Historia Garaikidea sailak antolatuta.

Julián Casanova Ruiz (1956) historialaria eta historia garaikidearen katedraduna  Zaragozako unibertsitatean, azken urteotako espainiar historiografian erreferentzia nagusienetako bat delarik, hedabide idatzi eta ikusentzutekoetan sarri agertuta (El País, Onda Cero, RNE...). Aditua da espainiar eta europar XX. mendeko historian eta ekoizpen luzea du, horien artean 'La historia social y los historiadores' (Editorial Crítica, 1991), 'Anarquismo y violencia política en la España del siglo XX' (Institución Fernando el Católico, 2007), 'República y guerra civil' (Crítica/Marcial Pons, Bartzelona, 2007), 'La guerra civil española' (Paul Preston-ek koordinatuta, Editorial Pablo Iglesias, Madril, 2008) edo 'Historia de España en el siglo XX' (Carlos Gil Andrésekin batera, Ariel, 2009).