euskaraespañol

Erakusketa

Todo CENTELLES, fotokazetaritzaren aitzindaria estreinakoz Bilbon

Noiz eta non

2014/12/10 2014/12/10, 12:17 - 12:17

Deskribapena

UPV/EHUk eta Pablo Iglesias Fundazioak antolaturiko erakusketak ehun argazki dokumentatu biltzen ditu Bizkaia Aretoan


Asteazkenean, abenduak 10, 18:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo) "Todo CENTELLES" erakusketa inauguratuko da. Inaugurazioan izango dira Iñaki Goirizelaia errektorea, Pablo Iglesias Fundazioko presidente Alfonso Guerra eta Octavi Centelles Martí argazkilariaren semea. Esposizio horrek kronologikoki biltzen ditu dokumentatutako 105 argazki. Agustí Centellesek 1934 eta 1939 bitartean atera zituen irudi horiekin batera, prentsako 81 dokumentu eta objektu pertsonal egongo dira ikusgai, besteak beste, Centellesen Leica argazki-kamara. Erakusketa honi esker, Bilbon, lehenengo aldiz ikusiko da Centellesen lan originala, hala nola 1934 eta 1938 bitartean Australiako egunkarietan argitaratu ziren bere argazkien 33 erreferentzia.

UPV/EHUk eta Pablo Iglesias Fundazioak antolatutako esposizioa 2015eko urtarrilaren 16ra arte egongo da irekita, astelehenetik ostiralera arte -jaiegunak izan ezik-. Hauxe izango da ordutegia: 9:00etatik 19.30era arte. Sarrera doakoa da.

Bestalde, ostegunean, hilak 11, 18:30ean, erakusketaren komisarioak, Antón Gascak "Estudio de una secuencia… ¿mito o documentación?" hitzaldia emango du eta, ondoren, bisita-gidatua izango da.

Agustí Centellesí buruz
Agustí Centelles (1909-1985) fotokazetaritzaren aitzindarietako bat izan zen. Errealitateari -bai errealitate ederrari, bai gordinari- erretratua egin nahi izan zion, soiltasuna bilatuz eta egongelako argazkiei bizkar emanez. Cornell Capak parekatu zituen Leika argazki-makinaz hartutako irudi horiek Robertek, bere anaiak, egindakoekin. Centellesen argazkien balorea 1984ko Argazki Sari Nazionalak berretsi zuen.

1934ko uztailean, Centellesek, 25 urterekin, ibilbide profesionala hasi zuen argazkilari independente bezala, eta ehun egunean lortu zuen garaiko prentsa-goiburu nagusietan agertzea. Errepublika, Guda Zibila eta Frantziako errefuxiatuen eremuetako bizitza fotografiatu zituen. Gero, 1939an erbesteratu zen eta 35mm-ko 4.000 negatiboz betetako maleta eraman zuen. Erresistentziak 1944an Andorrara eraman zuenean, material hori  Carcasonneko bikote lagun baten esku utzi zuen, argazkietan agertzen ziren pertsonen identitatea gordetzeko. Artxiboa Espainiara ezin izan zuen 1976ra arte ekarri eta, urte hartan, bere seme Octavirekin erakusketa eratzen duten negatiboak positibatzen hasi zen.