euskaraespañol

Hitzaldia Hitzaldia

Joaquín Fargasek Bioartea eta Bioteknologiari buruzko bi hitzaldi eta tailer emango ditu Arte Ederren Fakultatean

Noiz eta non

Noiztik: 2014/12/15 Noiz arte: 2014/12/16, 12:03 - 12:03

Deskribapena

Astelehenean eta asteartean, abenduak 15 eta 16, 10:30etan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko II Eraikineko proiekzioen gelan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Joaquín Fargas ingeniari eta artista argentinarrak bi hitzaldi eta tailer emango ditu artearen eta teknologiaren sorkuntzari buruz Bioartearen eta Bioteknologiaren eremuan.
Fargasen ekoizpen artistikoa artea, zientzia eta teknologiaz osatuta dago, kontzeptu eta teoria zientifikoak era poetiko batean gizarteratzeko helburuarekin. Naturaren ezaugarriak ulertzen eta bere zaintzaren garrantziaz kontzientziatzen irakasten du artetik abiatuta.

Hitzaldietarako sarrera librea izango da, baina lehentasuna izango dute UPV/EHUko ikasleek. Tailerretan parte hartzeko izena eman behar da ezinbestez web bidez.

Hauxe izango da egitaraua:

Abenduak 15, astelehena

  • 10:30-11:30: Hitzaldia: "Simbiosis entre Arte, Ciencia y Tecnología".
  • 12:30-14:30: Bioartearen hastapenak tailerra.

Abenduak 16, asteartea

  • 10:30-11:30: Hitzaldia: "El vínculo de todas las cosas".
  • 12:30-14:30: The Underground Connection tailerra.