euskaraespañol

Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibertsitate Lehiaketako erabakia

Lehenengo argitaratze data: 2014/12/22

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Errektoreordetzak antolatutako Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibertsitate Lehiaketako epaimahaiak aurtengo edizioan nor sarituko duen erabaki du. Eric Fernández-Luna Martínez (Alhama de Murciakoa, Murtzia) izango da sariduna, No me sirven en el electrobar lanagatik.

Aurtengo edizioan 137 lan aurkeztu dituzte guztira, horietatik sei euskaraz, eta Euskaditik nahiz estatuko beste leku batzuetatik bidali dituzte. Horrez gain, gero eta gehiago dira Europako hainbat herrialdetatik jasotakoak eta parte-hartzaile hegoamerikarren edo beste leku batzuetakoen kopuruari eutsi egin zaio, Jerusalemgoei kasu.

Eric Fernández-Luna Martínez, edo Eric Luna (horrela sinatzen ditu bere lanak), Murtzian 1984. urtean jaiotako autore gaztea da. Bibliotekonomia eta Dokumentazioan diplomaduna da eta Idazketa Sortzailean Masterra du. Hainbat blog ditu eta haietan idazten du 2007az geroztik.Beste literatur lehiaketa batzuetan ere saritua izan da, hala nola 2011ko Creajoven lehiaketan, Ana María Aparicio Pardo ipuin-lehiaketan eta Liceo Poético de Benidorm erakundearen sarian.

2013an genero beltzeko eta pulp generoko ipuinen Negra, fría, dura y en tu boca izeneko liburua argitaratu zuen. Gaur egun, Ía Gil irakasle eta gidoilariarekin batera antzezlan baten idazketan murgilduta dago.

Oraingoan Piedad Frías, Isabel Muguruza eta José Mª Vallejo izan dira epaimahaikideak. Fantasiazko Ipuin Laburren Unibertsitate Lehiaketa 800 eurorekin sarituko da eta saritutako lanak UPV/EHUren jabegopean geldituko dira, saritutako azken ipuinak biltzen dituen liburua argitaratzeko xedearekin. Orain arte El Eco del Espejo, Cristales rotos eta Altos vuelos lanak argitaratu dira.