euskaraespañol

Ixone Arana, estudiante de Periodismo, ganadora del Certamen universitario 2014 de artículos de opiniónIxone Arana Kazetaritza ikasleak 2014ko iritzi-artikuluen unibertsitate-lehiaketa irabazi du

Lehenengo argitaratze data: 2014/12/22

Ixone Arana Fernández de Valderrama, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean Kazetaritzako Gradua ikasten duena, UPV/EHUko Arabako Campusak eta El Correok antolatutako 2014ko iritzi-artikuluen unibertsitate-lehiaketako irabazlea izan da.

Edizio honetara 14 artikulu aurkeztu dira guztira (13 gaztelaniaz eta 1 euskaraz) eta, horien artean, epaimahaiak 'Habla ahora o calla para siempre' izenburukoa, Ixone Aranak sinatua, hautatu zuen irabazle gisa.

Era berean, epaimahaiak aipamen berezia eman die artikulu hauei: 'Sin un sentido en común', Gasteizko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua ikasten duen Josu Salazar Márquezena, eta 'Buena gente', UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatean bigarren zikloa ikasten duen José Antonio Morlesín Melladorena.

Iritzi-artikuluen unibertsitate-lehiaketa Euskal Herriko Unibertsitateak eta El Correok antolatzen dute, eta UPV/EHUko ikasleek parte har dezakete, euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako artikulu bakar bat aurkeztuz. Sari bakarra dago, 800 eurokoa, eta lan irabazlea El Correoko iritzi-atalean (Arabako edizioa) argitaratuko da. Halaber, epaimahaikideek aukeratutako artikulu onenak argitaratuko dira.