euskaraespañol

Tailerra Tailerra

Kulunkaz dantza tailerra, 0-6 urteko umeentzat

Noiz eta non

2014/12/27 2014/12/27, 13:42 - 13:42

Deskribapena

UPV/EHUk eta AIKO taldeak antolatu eta familiei zuzenduriko tailerra Bizkaia Aretoan izango da


Larunbatean, abenduak 27, 11:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) UPV/EHUko Bizkaiko Campusak eta AIKO Taldeak Kulunkaz dantza tailerra antolatu dute. Tailer horrek dantzaren lehen urratsak 0-6 urteko umeei irakastea du helburu. Bi talde osatu dira: A taldea 0-2 urteko haurrekin eta B taldea 3-6 urteko umeekin. Tailer biak aldi berean emango dira eta 12:30era arte iraungo dute. Aurretiko inskripzioa beharrezkoa da (bulego@aikotaldea.com), plazak mugatuak dira eta. Tailerrean sartzean, helduek 10na euro ordaindu behar dute.

AIKO Taldeko kide Sabin Bikandik zuzenduko du 0-2 urteko umeen tailerra. Bertan   erritmoak, txaloak, jolasak eta sehaska kantak landuko ditu. Patxi Labordak, bere aldetik, 3-6 urteko umeekin lan egingo du. Tailer horretan erritmoa eta sormena ardatz nagusiak izango dira. Horretarako askotariko jolasak egingo ditu pultsuaz, erritmoaz, doinuaz eta musika-esaldiaz nabaritzeko.