euskaraespañol

Euskarazko Tesien IV. Koldo Mitxelena Sarien banaketa ekitaldia

Noiz eta non

2015/01/16 2015/01/16, 14:01 - 14:01

Deskribapena

Urtarrilaren 16an, ostirala, 11:00etan, Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria 15, Bilbo), Euskarazko Tesien IV. Koldo Mitxelena sariak banatuko dituzte Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak. Sari hauek UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak sortuak dira, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Bi urterik behin deitzen diren sari hauek bost jakintza-arlo nagusitan banatzen dira: Zientziak; Ingeniaritza eta Arkitektura; Osasun Zientziak; Gizarte eta Lege Zientziak; eta Giza Zientziak.

Parte hartzaileak:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Andres Urrutia, euskaltzainburua
  • Jon Zarate, UPV/EHUko Euskararen arloko errektoreordea
  • Adolfo Arejita, euskaltzain osoa
  • Bost kategorietako saridunak