euskaraespañol

Imanol Artolak egindako zurezko piezen erakusketa

  • Albisteak
  • Ikerketa

Lehenengo argitaratze data: 2015/01/21

Irudia

Urtarrilaren 12tik 30era, Imanol Artolak egindako zurezko piezen erakusketa bat jarriko du ikusgai UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi Aretoak. "Nire eskulturetan zura dut oinarri oraindik ere, nahiz eta beste material batzuk landu ere, esaterako zerrautsa, polena, sustraiak, arbolako fruituak, enbor azala, eta basoetan aurkitzen ditudan beste material batzuk ere: harriak, burdina, kobrea. Baita zaborra landu ere: plastikoak, beira, …"

Artolak bere zuraren erabilera eta ikerketa ibilbidea Euskal Herriko zuhaitz espezie desberdinetako 173 enborreko bilduma batekin abiarazi zuen. 2010ean, xiloteka sortu zuen Zegamako Parketxean, mundu osoko 1.500 taulatxotik gorako bilduma bat, egun ere horretan dihardu lanean. Egun, zaletasun horretan egindako ibilaldi luzeak eta basoetako paseoek mendian aurkitutako materialak artelan bilakatzera eraman dute.

Doako sarrera.

Ordutegia: 09:00-20:30 (astelehenetik ostiralera) eta 09:30-13:30 (larunbatetan).