euskaraespañol

Hitzaldia Hitzaldia

PEGIDA, arrazista gutxi, beldur ugari?

Noiz eta non

Noiztik: 2015/02/12 Noiz arte: 2015/02/04, 15:30 - 11:41

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, otsailak 12, 15.30etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan, Kathrin Jahn ikastegi bereko alemaneko lektoreak PEGIDA fenomenoari buruzko hitzaldia eskainiko du.

Iazko urteko urrian, osatu zen  hutsetik sortua legez  mugimendu aleman berri bat, askoren ahotatik hitz egin nahi duena: mendebaldearen islamizazioaren aurkako europar abertzaleak (PEGIDA). Hil gutxitan, 25.000 parte hartzaile lortu dituen eta polemika bizia sortu zuen gizarte alemanean. Batzuen ustez, mugimendu itxuraz arrazista da, Alemaniako gizartearen barruan arrazismoa eta xenofobia begien bistara ekarri dituena; besteen ustez, mugimenduko kideak beldur eta ezinegonik diren hiritar gisa ikusten dute, eta solasaldia bilatu behar da.

Ponentziak bitariko helburua du: lehendabizi, ideia orokorra eman nahi da ikusmolde ezberdinetatik ikusita, zientzialariek, politikoek eta, bereziki, PEGIDAko kideek berek ikusita; bigarrenez, azpimarratu nahi da, alde batetik, pegidazaleen erabateko gaitzespena eta, bestetik, horienganako hurbilketa.