euskaraespañol

'Chez les basques' zine zikloa Bilbora etorriko da

Noiz eta non

Noiztik: 2015/03/02 Noiz arte: 2015/03/04, 18:30 - 18:30

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Zikloa

Chez les basques

Irudia

Deskribapena

Martxoaren 2, 3 eta 4an, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), Punto de Vista Nazioarteko Zine Festibalean garaturiko 'Chez les basques'  zikloaren zati bat izango dugu Kulturbasque UPV/EHUren kultur-programazioaren barruan. 'Chez les Basques' zikloa (euskaldunen etxean, frantsesez) proiektatu zen Iruñean otsailaren erdialdean, Punto de Vista jaialdiaren barruan eta Iparraldeko bizitzari buruzko ondare dokumental inportantea bildu du lehendabizi.

Euskal Herriko Unibertsitatearen eta  Punto de Vista Nazioarteko Zine Festibalaren  arteko kolaborazioari esker, film batzuk pantailaratuko dira Bizkaia Aretoan, eta horri lotuta euskarazko jardunaldiak garatuko dira Bernardo Atxaga, Amets Arzallus  eta Oskar Alegria hizlariekin.  Josu Martínezek, UPV/EHUko Ikusentzunezko eta Publizitateko Saileko ikerlariak, hiru egunotan gidatuko ditu hitzaldiak.

Filmak jatorrizko bertsioan eta gaztelerazko azpitituluekin pantailaratuko dira eta hitzaldiak euskaraz garatuko dira.

Bai filmak ikusteko eta jardunaldiak jarraitzeko, sarrera librea da jesarleku guztiak bete arte.

Bilbon garatuko den PROGRAMA

Martxoak 2

  • Im Lande der Basken, Herbert Brieger-ena (1944, 12 min)
  • Around the world with Orson Welles, Pays Basque  (The Basque Countries) 26 min
  • Ondotik, BERNARDO ATXAGAren hitzaldia eta solasaldia.

Martxoak 3

  • Huber Knapp-en bi filmak:
    • Le Curé basque de Greciette (26 minutu)
    • Croquis en Soule (26 minutu)
  • Ondotik AMETS ARZALLUSen hitzaldia eta solasaldia

Martxoak 4

  • Otar Ioselliani-ren Euskadi été 1982  (55 min)
  • Ondotik, OSKAR ALEGRIAren hitzaldia eta solasaldia.