euskaraespañol

‘Mujeres en la ciencia' erakusketaren ibilbidea hasi da Almerian

UPV/EHUn sortutako ‘Zientziaren historian zehar emakumeak izan duen garrantziaren inguruko gida didaktikoa' du oinarri

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/09

Irudia

‘Mujeres en la ciencia' erakusketaren ibilaldia hasi da gaur, apirilak 9, Almeriako probintzian, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea Matematika Saileko irakasle Marta Macho Stadler-ek eskainiko duen hitzaldiarekin, Espacio de Mujeres aretoan (Marín kalea, 1. Almería), 18:00etan.

Almeriako Diputazioak antolatu du erakusketa. Bertan historiako garai ezberdinetan beren zientzia arloetan nabarmendu diren 15 emakumeren irudi eta biografia laburrak biltzen dira. Erakusketak ‘Zientziaren historian zehar emakumeak izan duen garrantziaren inguruko gida didaktikoa' du oinarri. Gida hori Zientzia eta Teknologia Fakultateko Marta Macho Stadler, Pedro Alegría Ezquerra eta Raúl Ibáñez Torresek sortu zuten, Alexander Aguinagalde Nafarrete, Jone Aguinagalde Nafarrete y Álvaro Lozano laguntzarekin eta UPV/EHUk argitaratu zuen.

Erakusketan agertzen dira 15 zientzialariak dira: María Hebrearra, Hipatia, Caroline Lucretia Herschel, Sophie Germain, Mary Anning, Florence Nightingale, Marie Curie, Henrieta Swan Leavitt, Rita Levi-Montalcini, Chien-Shiung Wu. Hedy Lamarr, Rosalind Elsie Franklin, Evelyn Boyd Granville, Frances Elisabeth Allen eta Jane Goodall. Erakusketaren helburua da gizarte garapen zientifikoan eta teknologikoan emakumeen papera erakustea eta interesa sortzea.

Almeriako hiriburuan egon ondoren, erakusketa probintziako hainbat liburutegi, kultur areto eta hezkuntza zentrotan ikusi ahal izango da.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa