euskaraespañol

Familia enpresen balorazioari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/04/15 Noiz arte: 2015/04/13, 18:00 - 10:29

Zikloa

"Empresa Familiar, marcando la diferencia"

Deskribapena

Asteazkenean, apirilak 15, 18:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriko, Lehendakari Agirre etorbidea 83, Bilbo), UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatu duen "Empresa Familiar, marcando la diferencia" zikloko bosgarren hitzaldia eskainiko dute Carlos Manuel Rodriguez Cafentoko Kontseilari Delegatuak eta David Gonzalez GLEZCOko Bazkide Zuzendariak "Valoración de Empresas Familiares" izenburupean.

Hizlariek aurreratu dutenez, "enpresen balorazioa garrantzitsua da edozein momentutan, jabetzaren egituran izan daitezkeen aldaketen aurrean -ondorengotza barne- kudeaketa zein punturaino den egokia neurtzeko, jasaten duen zor mailari buruzko erreferentzia argia izateko, zor berrietan sartzeko, eta abar". Carlos Manuel Rodriguezek eta David Gonzalezek beraien enpresen balorazio prozesuetan izandako esperientziak azalduko dituzte.

UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatutako zikloa honako hitzaldi hauekin osatuko da:

Izenburua: "Gestión de la empresa familiar: CEO Familiar versus CEO no Familiar"
Hizlariak: Bi familia enpresatako bi CEO
Moderatzailea: Manuel Urrutia, Confianzeko Kontseilari Delegatu eta Zuzendari Nagusia
Eguna: Maiatzak 7
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan

Izenburua: "Rasgos de una empresa competitiva en un entorno competitivo complejo"
Hizlaria: Sabin Azua, B+I Strategy enpresako bazkide zuzendaria
Eguna: Maiatzak 13
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan