euskaraespañol

Kirmen Uribe, Bilboko Irakasleen Eskolan

Noiz eta non

Noiztik: 2015/04/15 Noiz arte: 2015/04/13, 11:00 - 15:44

Irudia
Garmendia eta Zaldun liburuaren azala

Deskribapena

Asteazkenean, apirilak 15, 11:00etan, UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Eskolako Baltzar Gelan (Sarriena, z/g. Leioa) idazle Kirmen Uribek "Garmendia eta gazte literatura" hitzaldia eskainiko du. Ekitaldia Hizkuntza Eta Literaturaren Didaktika Sailak antolatu du.

Kirmen Uribe (Ondarroa, Bizkaia, 1970) Arrantzale familia batean jaio zen. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia). Haur eta gazteentzako hainbat liburu eman ditu argitara. Ezagunenak dira XIX. mendean Amerikara artzain gisa lan egitera joan eta pistolari bihurtzen den Garmendiaren abentura barregarriak. Hiru nobelatxo ditu orain arte Garmendia bildumak: Garmendia eta Zaldun beltza (Elkar, 2003), Garmendia errege (Elkar, 2004) eta Garmendia eta Fanyren sekretua (Elkar, 2006). Garmendia errege izenekoak Liburu berria saria lortu zuen bigarren hezkuntzako gaztetxoen bozkei esker.