euskaraespañol

Bizkaiko Esperientzia Geletako diploma banaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/04/17 Noiz arte: 2015/04/16, 17:30 - 12:16

Deskribapena

Juanjo San Sebastián gonbidatu da diploma banaketa ekitaldira

Ostiralean, apirilean 17, 17:30ean, UPV/EHU Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo), Bizkaiko Esperientzia Geletako hamabigarren promozioa osatu duten ikasleei diplomak banatuko zaizkie. Ekitaldian, Juanjo San Sebastián alpinista egongo da. Bukaera  Esperientzia Geletako koruak emango du. Hamabigarren promozioa 73 ikaslek osatu dute

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Carmelo Garitonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Ibone Bengoetxea, Bilboko Udaleko alkateordea
  • Gorka Martínez, BBKko zuzendari nagusia
  • Juanjo San Sebastián, aktorea
  • Alfonso Unceta, Esperientzia Geletako zuzendaria

Juanjo San Sebastián (Bilbo,1955) alpinista garrantzitsuenetako eta karismatikoetako bat da. 16 urterekin estatutako mendigune garrantzietakoak igoten hasi zen. Harrezkero Himalaian, Kilimanjaron eta Aconcaguan hamaika abentura bizitakoa da. TVEren "Al filo de lo imposible" programaren gidoilaria eta sortzailea izan zen eta liburu  batzuk ere argitaratu ditu "Cuando la luna cambie" eta "Cita con la cumbre", besteak beste.

Bizkaiko campusean ekin zion UPV/EHUk Esperientzia Gelen ekimenari, 55 urtetik gorakoentzako Unibertsitatea dena. Hori, 1999-2000 ikasturtean izan zen.