euskaraespañol

Odola emateko kanpaina berria Arabako campusean

Noiz eta non

Noiztik: 2017/02/01 Noiz arte: 2017/02/27, 16:15 - 13:30

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, otsailak 1, odola emateko kanpaina berri bat hasiko da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusean. Arabako odol-emaileen elkarteko ekipoak unibertsitate ikastegietara hurbilduko dira odola eman gura luketen pertsona guztiek eman dezaten.

Honako hau izango da odol-emaileen elkarteak Arabako Campusean antolatutako odola emateko saioen egutegia:

Otsailak 1, asteazkena
Letren fak., 16:15etatik 20:30etara (Autobusa)

Otsailak 2, osteguna
Hezkuntza eta Kirol fak. Jarduera Fisiko eta Kirolaren atalean, areto nagusian 9:00etatik 13:30etara
Letren fak., 9:15etatik 13:30etara (Autobusa)

Otsailak 9, osteguna
Farmazia fak., 9:00etatik 13:30etara

Otsailak 14, asteartea
Hezkuntza eta Kirol fak. Irakasleen atala, 9:00etatik 13:30etara

Otsailak 15, asteazkena
Farmazia fak., 9:00etatik 13:30etara

Otsailak 22, asteazkena
Elurreta ikasgelategia 9:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara

Otsailak 27, astelehena
René Cassin kalea (Ingeniaritza U.E. eta Irakasleen U.E.ren atzean), 9:15etatik 13:30etara (Autobusa)