euskaraespañol

Achucarro Basque Center for Neuroscienceren egoitza nagusia inauguratuko dute

Noiz eta non

2017/06/21 2017/06/21, 09:45 - 13:46

Kokapena

Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, ekainak 21, 9:45ean, neurozientzietako oinarrizko ikergune Achucarro Zentroaren egoitza nagusiaren inaugurazioa izango da, UPV/EHUko Zientzia Parkeko egoitza nagusian, Leioan (Sarriena auzoa z/g). Achucarro zentroa da glia izeneko garuneko beste zelulak ikerketa ardatz dituen munduko bakarra. Achucarro zentroa 2012an sortu zen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatuta. Bere erakunde sortzaile eta patronoak UPV/EHU eta Ikerbasque dira, eta Eusko Jaurlaritzako BERC (Basque Excellence Research Centres) sarean dago integratuta.

Honako hauek izango dira ekitaldian:

• Iñigo Urkullu, lehendakaria
• Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
• Carlos Matute, director UPV/EHUko Neurozientzien katedraduna eta Achucarro zentroko zientzia zuzendari zientifikoa

Halaber, ekitaldian izango dira: Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Mª Carmen Urbieta, Leioako alkatea, eta Joaquín Achúcarro piano-jotzailea eta  zentroari izena ematen dion Nicolas Achúcarroren iloba.