euskaraespañol

Kimikako egresatuak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/28

Irudia

UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroan, Donostian, 2016/17 ikasturteko Kimika Fakultateko 66 ikasleei diplomak eta bandak emateko ekitaldia ospatu zen. Txelo Ruiz UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea eta Marian Iriarte Kimika Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izan ziren. Bertan Guillermo Roa Zubia ikasle ohi eta Elhuyar Fundazioko kideak hitzaldia eskaini zuen eta, Karrera Amaiera Sariak banatu ziren. Ekitaldi jendetsu honetara ikasketak bukatu dituzten ikasleak eta haien familia eta lagunak joan ziren.