euskaraespañol

Maria Orcasitas eta Mikel Gartziarena ikertzaileak saritu dute Polonian

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/23

Irudia

Maria Orcasitas Vicandi eta Mikel Gartziarena San Policarpo ikertzaileek poster onenaren garaikurra eskuratu dute Polonian, Szczrk-n, SMYS eta YRISM kongresuetan, ‘Third Silesian Meeting of Young Scholars’-n eta ‘Second Young Resesearchers International Symposium on Multilingualism’-n, hurrenez hurren. International Journal of Multilingualism zientzia-aldizkarirako urtebeteko sarbidea lortu dute, ‘Crosslinguistic Influence on Third Language Writing’ eta ‘Primary school teachers’ beliefs towards multilingualism’ izeneko posterrekin.

Maria Orcasitas Vicandi eta Mikel Gartziarena San Policarpo doktoregaiek ikergai dute hezkuntza eleanitza, DREAM ikertaldean, Euskal Herriko Unibertsitatean, ‘Hezkuntza: Eskola, Hizkuntza eta Gizartea’ doktore-programan.