euskaraespañol

¿Qué sabemos de… La carrera armamentística contra las "superbacterias". ¿Una lucha desigual?

Noiz eta non

2017/11/24, 19:30 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, azaroak 24, 19:30etan, Tabakalerako Ruiz Balerdi Aretoan (4. Solairua), Donostian, Materialen Fisika Zentroak (UPV/EHU eta CSIC-eko zentro mixtoa)¿Qué sabemos de…?’ hitzaldi zikloari amaiera emango dio Itziar Alkorta irakaslearen hitzaldiarekin.

Sarrera doakoa da eserleku guztiak bete arte. Hitzaldia zuzenean jarraitu ahal izango da ere Kutxakultur Plazan, Tabakaleran bertan.

Pasatako ostiralean 200 pertsonatik gora urbildu ziren hitzaldia entzutera. Jasotako arrakastak publiko orokorrak dibulgazio zientifikoarekiko daukan jakin mina agerian uzten du.

Itziar Alkorta Biofisika Institutuko zuzendaria (UPV/EHU, CSIC) eta Biokimika eta Biologia Molekularraren Saileko irakasle titularra da UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

Hitzaldiaren laburpena

20ko hamarkadaz geroztik, gizateriaren historian gertatutako aurrerapen medikoak bizi izan ditugu, hein handi batean, medikuntzan antibiotikoak erabili izanagatik. Horiei esker, infekzioei aurre egiteaz gain, medikuntza modernoaren jardunbidea nabarmen aurreratu da. Horiek horrela, gaurkoz, jardunbide mediko konplexuenak infekzioen arriskurik gabe burutzen dira: bihotz irekiko ebakuntzak, protesiak jartzea edo infekzio oportunistetatik bizirik ateratzen diren gaixo inmunodeprimituen tratamenduak.

Antibiotikoak neurrigabe hartzeak, ordea, ustekabeko arazo itzela sortu du eta hori medikuntza modernoaren aurrerapenak arriskuan jartzen ari da. Bakterio patogenoek antibiotiko gehienei nola aurre egin ikasi dute. Nola egin horiei aurre?

Itziar Alkorta irakasleak zuzentzen duen ikerketa taldean prozesu hau gobernatzen duten proteinetako bat ikertzen dute, proteína akoplatzailea hain zuzen ere. Proteina hau ezinbestekoa da bakterioen harteko komunikazioan informazioa zabaldu dadin. Taldearen helburua antibiotiko anitzei erresistente diren bakterioen proliferazioa geldiaraztea da. Horretarako, tratamenduan, infekzioa ekiditeko antibiotikoa proteína akoplatzaile honen inhibitzaile batekin konbinatzen dute. Horrela bakterioek elkarren artean komunikatzeko duten ahalmena mozteko aukera dago, erresistente izateko behar duten informazioa zabaltzen ez delarik.

Zientzia denontzat

‘¿Qué sabemos de?’ izeneko hitzaldi zikloak gizartea eta zientzia komunitatearen arteko elkarrizketarako ingurune berri bat izan nahi du. Gure inguruan garatzen den zientzian protagonistak diren ikerlariek egungo zientziaren ekarpenak azalduko dituzte, gure bizitzen egunerokotasunean zientziak daukan inpaktua nabarmenduz, beti ere debatea sortzeko tartea utziz. Hitzaldi hauek ¿Qué sabemos de? eta Divulgación liburu sorten inguruan sortu dira. Bilduma horietan aurkitu daitezkeen liburu guztiak CSICeko ikerlari desberdinek idatziak izan ziren, CSIC eta Catarata argitaletxearen arteko kolaborazio baten ondorioz. 80 izenburu baino gehiago argitaratuak izan dira, era guztietako gai zientifikoak lantzen direlarik, publiko zabal bati zuzenduta beti. CFMek, CSIC eta UPV/EHUren arteko ikerketa zentro mixtoa izanda, zientziaren zabalkuntzarako konpromezua bereganatu du eta beste ekitaldi batzuen artean aurten hitzaldi hauek jarri ditu martxan, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.