Erakusketa: Bardeako geologia

Noiz eta non

  • Noiztik: 2018/04
  • Noiz arte: 2018/04

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko geologoek eta Bardeako Batzarrak Nafarroako Bardeako geologiari buruzko erakusketa ibiltari bat prestatu dute elkarlanean, Bardea inguruko udalerrietan erakusteko. Azaroaren 15ean jarri zuten aurrenik erakusketa, Martzillako Gazteluan, eta hortik Erronkariko Interpretazio Zentrora eta ondoren beste 7 udalerritara eramango dute (Valtierra, Caparroso, Faltzes, Tutera, Cabanillas, Azkoien eta Cortes). Gainera, baliteke beste herriren batera ere eramatea.

Erakusketak bi erakustoki ditu Bardeako fosil bereizgarrienen erreplikekin, eta 8 panel (7 panelek Bardeako geologiaren alderdiak azaltzen dituzte, eta beste panelak, berriz, Bardeako Komunitateari buruzkoak). Erakusketarekin batera, hitzaldiak emango zaizkie ikasleei eskoletan, eta beste hitzaldi ireki bat emango da udal lokaletan. Proiektu honen bidez, erabilera eman nahi zaio 2003. urtetik sortuz joan den material horri guztiari, eta Bardeari buruzko erakusketa bat egin nahi da inguruko herrietan. Horrela, bi helburu lortuko dira: geologiaren ezagutza zabaltzea eta Bardea inguruko herritar guztiei daukaten ondare geologikoa erakustea.

DATAK

Marcilla Azaroak 15-29

Roncal azaroak 30-abenduak 10

Valtierra abenduak 11-15

Caparroso urtarrilak 8-19

Falces urtarrilak 20- otsailaik 4

Tudela otsailak 8-28

Cabanillas martxoak 1-15

Peralta apirilak 9-20

Cortes maiatzak 2-8